XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oi, nere munduko gazteria eder hori! Salba hadi! Oi borondate onaren gizon emakume horiek! Salba zaitezte! Adiskide maiteok! Otoi, onar iezazkidazue nere eskari apal hauek: zuen aurrean, zabaltzen ari da etorkizun argitsu bat: amets egizue harekin, eta batera, gura ezazue bizi izatea! Honela, erakutsiko duzue, gizarte eder bat sortzeko trebeak zaretela.

Gura ezazue, ere, mundu honetako gaitzari buruz, amaigabeko gorroto edukitzea! Honela bai, biziera berrira jaio zaitezkete! Maite ezazue askatasuna, berak egiten bait du bizitze hilezkorra! Betxezkizue zuen zintzotasun eta haunditasunari: honela, munduko gatza izan zaitezkete! Elkar-maitasun garbi eta zintzoaren bidez, munduarentzako zoriona izan zaitezkete.

Zuen buruaren jabe izateko ahaleginduko zarete: honela, zorionezko bidean ibil zaitezkete! Zoriona desiratuko duzue: honela, haren iabeak egingo zarete.

Nahiago ezazue, zuen ahalmenetaz uste ona izatea: honek, itxarobidea zabalduko dizue-eta.

Begiratuko dituzue osasuna, osotasuna eta ontasuna; hauetxek bait dira gure helburuaren zioak!.